Ondarreta Abesbatza 1967an sortu zen, Areetako Las Mercedes elizan (Getxo). Ahots mistoen abesbatza da, eta musikaren eta ahotsen bikaintasuna bilatzen du etengabe.
Abesbatzaren errepertorio zabalaren barruan, hainbat musika-generotako obrak nabarmendu ditzakegu: operak, zarzuelak, oratorioak, poema sinfonikoak, habanerak eta euskal musika polifoniko aparta.
Bakarrik edo nazioarteko orkestra garrantzitsuekin batera lan egiten dugu, hala nola Ukrainako Sinfonikoarekin, Krakoviako Sinfonikoarekin, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin edo Donostiako ganbera-musikarekin.
Eszenatokietan eman dugun mende erdi pasa honetan, Alemanian, Belgikan, Suitzan, Italian, Frantzian, Txekian, Hungarian, Maltan, Espainiako hainbat autonomia-erkidegotan eta, jakina, Euskal Autonomia Erkidego osoan abesteko aukera izan dugu.
Ondarreta Abesbatza Errenazimenduko, Barrokoko eta Erromantizismoko obretan aditua da, bai eta genero sakratuari dagozkion obren ondare garrantzitsuan ere.
Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Koral Elkartearekin eta tokiko beste hainbat abesbatzarekin batera “Händelen Mesias” izenekoan parte hartu ohi du, Bilboko Euskalduna Jauregian.
2015ean, 2017an eta 2022an arrakasta handia izan zuen “Meza Kreolea” obraren interpretazioak, bai ikus-entzuleen aldetik, bai kritika espezializatuaren aldetik. Ariel Ramírez argentinar konpositorearen obra da, eta Peruko “Alturas” musika-taldearekin batera abestu genuen.
2021eko abenduan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren abonu-denboraldiaren barruan, zeina Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egiten baita, arrakasta handiz parte hartu genuen San Juan de la Cruzen “Kantu Espirituala” kontzertuan, Leongo Amancio Prada kantautorearekin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera.
Gaur egun, Ondarreta Abesbatza 54 ahotsek osatzen dute, eta hainbat motatako ahotsak ditugu: baxu-baritonoak, tenoreak, kontraltoak eta sopranoak. Lupe López Castelok pianoa jotzen du eta Anabe Hernández Soengas kantu-irakasleak ahots-prestakuntza ematen digu.