ZUZENDARIA

2013ko irailetik, Ondarreta Abesbatzaren musika-zuzendaria Iñaki Moreno Navarro da, azken 36 urteren ostean Manuel Torre Lledó ordezkatu zuena.

Iñaki Moreno Navarro

Iñaki Bilbon jaio zen 1972an, Deustuko Unibertsitatean Filosofia Doktoretza egin zuen, eta piano-ikasketak egin zituen Bilboko Juan de Antxieta Musika Ikasketa Zentroan, eta biolontxeloko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan. Bilboko Koral Sozietateko zuzendariordea izan da 1995 eta 2006 artean, eta horren zuzendari titularra eta artistikoa 2006tik 2009ra. Kontzertuak zuzendu ditu Euskalduna Jauregian, Begoñako Ama Birjinaren Basilikan (Bilbo), Nantesko (Frantzia) “La folle journée” Jaialdian, Aucheko (Frantzia) Jaialdian eta Figueresen (Girona).

Zuzendari gisa aritu da Bilboko Abesbatzarekin Auditorio Nazionalean (Madrilen), Espainiako Orkestra Nazionalaren denboraldi itxieran, eta Euskalduna Jauregian (Bilbo) Bilbao Orkestra Sinfonikoaren denboraldiaren itxieran.

Deustuko Aisiako Ikaskuntzen Institutuko irakaslea ere bada, baita Errioxako Nazioarteko Unibertsitatekoa eta Monterreyko (Mexiko) Teknologia eta Goi Ikasketen Institutukoa ere.






Bonifacio Oza Medina

Bonifacio Oza Medina

(1967tik 1975era)

Nicolás Torre Martinez

Nicolás Torre Martinez

(1975tik 1977era)

Manuel Torre Lledó

Manuel Torre Lledó

(1977tik 2013era)